miércoles, 19 de enero de 2011

Historia: 13 puntu 35 segundutan

Gaurkoan NBA-ko historian gertatutako gauza harrigarrienetako bat ekarri dizuet. Gertakari honen protagonista: Tracy McGrady. Nahiz eta lesioen eraginez ezin izan duen karrera izugarri bat egin, duela 6-8 urte NBA-ko izar nagusietako bat zen McGrady.

Orlando Magic-en igaro zuen azken urtean ligako saskiratzaile onena izan zen, eta Houston Rockets-en Yao Ming-ekin batera mendebaldeko talderik onenetako bat izatea lortu zuten pare bat urtetan zehar.

2004-ko abenduak 9an Houston Rockets-San Antonio Spurs partida jokatu zen. Azken minutuan San Antonio-k 10 puntuko abantaila zuen, baina Tracy McGrady izarra agertu zen partiduari buelta emateko. Gainera ez da ahaztu behar, bere gainean, Bruce Bowen, NBA-ko defendatzailerik onena zuela. Onena bideoa ikustea izango duzue...

sábado, 15 de enero de 2011

Lizeotarrak-STL (26-36)

Lizeoko bi taldeen arteko derbia jokatu genuen atzo. Irabaztea lortu genuen, baina, lortutako emaitzarekin ezin inork kontentu geratu. Aurreko astean 101 puntu sartu ondoren 36 bakarrik lortzeak ez gintuen guztiz asetu.

Partidua nahiko itsusia izan zen, bi taldeok erabili genituen zonako defentsengatik. Bi taldeek erakutsi zuten irabazteko gogo eta grina kritika ezina da, baina, saskibaloian gustagarriena saskiratzeak lortzea izanik, atzoko emaitzarekin ezin gustura geratu.

Bestale, kantxan ikusi zen giroa polita izan zen. Bi taldeen arteko harreman ona eta lagun giroa zen nagusi.

Gure aldetik, emaitza honi esker taldeko 3. postua lortu dugu. Honela, urrengo faseko bigarren talde onenean sartzea lortu dugu. Zorionak!!

Partidu amaieran ateratako argazkiak igo ditut. Nahiko kalitate txarrekoak dira, beraz, argazkilaria ikusten dugunean gogorarazi beharko diogu, ezta julen?



viernes, 14 de enero de 2011

Historia: Gonzalo Martinez-en hirukoa

Gaurko derbia dela eta, duela lau denboraldi, Real Madrid eta Estudiantes-en artekoan gertatu zena gogoratuko dugu. Partidu oso berdindua izan zen, azken 25 segundutara 84-85 Real Madrid-en alde iritsi zirelarik.

Estudiantes-ek zuen baloia eta 9 segunduren faltan Gonzalo Martinez, ACB-ko jokalari txikienak, hirukoa sartu zuen. Ondoren, Real Madrid-ek, Kareem Tunceri-ren bitartez partidua irabazteko aukera izan zuen, baina hirukoa ez zen sartu. Azkenean 87-85.

Gaurko gure derbiak horrelako amaiera izango ote du? Hala bada, gure alde izan dadila...

sábado, 8 de enero de 2011

STL-Easo 96 Amara (101-18)

Oporrotatik bueltan jolastutako aurreneko partidu honetan, arazo gabe lortu dugu garaipena Easo 96 Amara taldearen aurka. Jende falta eta gaixotasunak izan direla eta, opor luze hauetan ezin dugu behar bezala entrenatzerik izan, baina partidu oso ona jokatzeko gai izan gara.

Defentsa nahiko ona egin ondoren eta lortutako erasoko erreboteei esker, aurreneko laurdenetik markagailuan alde egitea lortu dugu, 24-2-ko partziala lortuz. Partiduak aurrera segi ahala, gure abantailak handitzen jarraitu du. Bigarren zatia 44-8 hasi dugu eta gure buruari 100 puntutara iristea proposatu diogu. Eta baita lortu ere!!! Bukaeran 101-18.

Partzialak; 24-2, 20-6, 29-4, 28-6.

Zorionak!!!
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...