Mostrando entradas con la etiqueta MichaelJordan. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta MichaelJordan. Mostrar todas las entradas

viernes, 26 de noviembre de 2010

Historia: "Dios disfrazado de jugador de baloncesto"

Aurreko sarrera batean, Michael Jordan-ek Utah Jazz-en aurka sartutako kanasta gogoratu genuen. Sarrera hartan Antoni Daimiel komentaristak esaldi bat esan zuen: "Dios volvió a disfrazarse de jugador de baloncesto".

Esaldi honen arrazoia kanasta hura baina 12 urte lehenago izan zen gertakari batean dago. 1986-ko apirilaren 20an Boston Celtics eta Chicago Bulls-ek playoff-etako bigarren partidua zuten jokoan. Garai hartan Boston Celtics NBA-ko talderik indartsuena zen. Dennis Johnson, Dany Ainge, Larry Bird, Robert Parish eta Kevin McHale-k osatzen zuten taldea benetan beldurgarria zen.

Erronda hartako aurreneko partidan Boston-ek bere legea ezarri eta Chicago erraz gainditu zuen. Bigarren partidu horretan ordea, gauzak ez ziren hain errazak izango. Michael Jordan-ek egundoko erakustaldia eman zuen, 63 puntu lortu eta playoff-etako marka berria ezarriaz.

Nahiz eta partidua bi luzapenen ondoren erabaki zen, Boston izan zen garaile, 135-131 emaitzarekin. Hala ere, Michael Jordan-ek, 23 urte besterik ez zituela, urrengo urteetako erregea nor izango zen adierazi zuen bere erakustaldiarekin. Bere estadistikak: 63 puntu (22-41), 5 reb, 6 asis, 3 rob, 2 tap. Guzti hau, Dennis Johnson, NBA-ko defendatzaile onena, bere aurrean zuela.

Partiduaren amaieran, Larry Bird handiak historiarako esaldi bat bota zuen: "hoy he visto a Dios disfrazado de jugador de baloncesto".


viernes, 19 de noviembre de 2010

Historia: The Last Shot

Blog-eko sekzio berri honetan gure kirolaren historiako momentu onenak gogoratuko ditugu. Horrela, saskibaloiaren momentu ikusgarrienak ezagutzen joango gara.

Aurkezpen gisara, NBA-ko historiako momentu ezagunenetako bat ekarri dizuet: Michael Jordan-en "The Last Shot" (azken jaurtiketa). 1998-ko NBA-ko finaleko seigarren partiduan gertatu zen eta Chicago Bulls-ek bere seigarren txapelketa irabazteko balio izan zuen.

Partidu hartako azkeneko minutua ikusi dezakezue, Andrés Montes eta Antoni Daimiel-ek komentatua. Bideoa esaldi batekin bukatzen da: "Dios volvió a disfrazarse de jugador de baloncesto". Sekzio honetako urrengo sarreran azalduko dugu esaldi hau.

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...