Mostrando entradas con la etiqueta ButlerBulldogs. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ButlerBulldogs. Mostrar todas las entradas

martes, 5 de abril de 2011

UConn garaile!!!


Butler taldea berriro ere txapelketa irabaztearen atarian geratu da. Lehengo urtean Duke Blue Devils izan zen moduan, aurten Connecticut Huskies izan da miraria apurtu duena.

Hala ere, aurtengo finala ez da lehengo urtekoa bezain ikusgarria izan. Butler taldeak oso portzentai txarrak izan ditu partida osoan zehar eta UConn 53-41 gailendu da uste baino erraztasun handiagoarekin. Hasiera batean partiduko izarrak izatea espero zirenek ez dute beren eguna izan eta ezustekoan Alex Oriakhi izan da partiduko jokalari onena bere 11 puntu, 11 errebote eta 4 txapelei esker.

Kemba Walker, UConn taldeko izarrak, 16 puntu eta 9 errebote lortu ditu, baina portzentai txarrekin (5-19). Hala ere, txapelketa guztian erakutsitako mailari esker, txapelketako jokalari onena izendatu dute. Honi esker, jokalari ikusgarri hau, NBA-ko draft-ean nahiko postu aurreratu batean ikustea espero da, gutxienez aurreneko 10en artean.

Butler-eko jokalariei dagokienez, Shelvin Mack eta Matt Howard-ek ez dute bere eguna izan. Portzentai txarrak izan dituzte biek: 4-15 Mack-ek eta 1-13 Howard-ek. Honen bestez, aurten ere, txapela lortzeko puntu-puntuan izan dira, baina ezin izan dute lortu. Gainera, datorren urtean berriro aurrean ibiltzea ia ezinezkoa izango du unibertsitate txiki honek, lehengo urtean Gordon Hayward galdu zuten antzera, aurten Mack eta Howard-en azken urtea izan baita.

Txapelketa bukatu da beraz, eta nahiz eta finala ez den uste bezain ona izan, txapelketa orokorrean oso oso maila onekoa izan da, izan duen maila ikusita. Eta orain beste urte bete itxoitera...

domingo, 3 de abril de 2011

Butler Berriro!!!!

Butler Bulldogs taldeak bigarren urtez jarraian NCAA-ko txapelketako finalean sartzea lortu du. Lehengo urtean pasa zen bezala, ezustekoan sailkatu dira. Ezusteko hau are handiagoa izan da, aurtengo udaran, beren izarra zen Gordon Hayward galdu baitzuten.

Hala ere, lehengo urtetik hona aurrerapausu nabaria eman duten Shelvin Mack eta Matt Howard-i esker, final handira sailkatzea lortu dute. Ea zer gertatzen den astelehen gauean!!!

jueves, 23 de diciembre de 2010

Etorkizuna_Gordon Hayward

Izena: Gordon Hayward
Jaiotze data: 1990/03/23
Lekua: Brownsburg, Indiana, EEUU
Posizioa: Aleroa
Altuera: 206 zm
Taldea: Utah Jazz (NBA)
Gordon Hayward, aurten NBA-an sartu den kalitate eta elegantzia handiko alero bat da. Pasa den draft-ean 20. postuan aukeratu zuen Utah Jazz taldeak. Nahiz eta minutu kopuru txikia jolasten ari den, etorkizun handiko jokalaria dugu.

20 urteko gazte hau, pasa den urteko NCAA-ko txapelketako jokalari onenetakoa izan zen. Butler Bulldogs unibertsitate txikian aritu zen. Hala ere, unibertsitate apal hau txapelketaren finalera eramatea lortu zuen. Talde honetako gidari, Gordon Hayward, Shelvin Mack eta Matt Howard ziren.

Final handian, ordea, Kyle Singler eta bere Blue Devils-ak izan zituzten aurkari eta Gordon Hayward-ek kanpo erditik gutxigatik huts egin zuen jaurtiketa baten ondoren, ezin izan zuten ametsa egi bihurtu.

Igo dudan aurreneko bideoa, Gordon Hayward-en jokaldi onenen nahasketa bat da. Bigarrengoan NCAA-ko final hartako laburpen bat ikusi dezakezue.

Estadistikak:
-2008-2009: 13.1 pt, 6.5 reb, 2.0 asist,
-2009-2010: 15.5 pt, 8.2 reb, 1.7 asist,



Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...