Mostrando entradas con la etiqueta HoustonRockets. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta HoustonRockets. Mostrar todas las entradas

miércoles, 19 de enero de 2011

Historia: 13 puntu 35 segundutan

Gaurkoan NBA-ko historian gertatutako gauza harrigarrienetako bat ekarri dizuet. Gertakari honen protagonista: Tracy McGrady. Nahiz eta lesioen eraginez ezin izan duen karrera izugarri bat egin, duela 6-8 urte NBA-ko izar nagusietako bat zen McGrady.

Orlando Magic-en igaro zuen azken urtean ligako saskiratzaile onena izan zen, eta Houston Rockets-en Yao Ming-ekin batera mendebaldeko talderik onenetako bat izatea lortu zuten pare bat urtetan zehar.

2004-ko abenduak 9an Houston Rockets-San Antonio Spurs partida jokatu zen. Azken minutuan San Antonio-k 10 puntuko abantaila zuen, baina Tracy McGrady izarra agertu zen partiduari buelta emateko. Gainera ez da ahaztu behar, bere gainean, Bruce Bowen, NBA-ko defendatzailerik onena zuela. Onena bideoa ikustea izango duzue...

viernes, 17 de diciembre de 2010

Zona barruko mugimenduak

Denboraldi baten bukaeran egin ohi diren jokaldi onenen bideoetan, hiruko marratik kanpo jolasten duten jokalariak izan ohi dira protagonismo gehien izaten dutenak. Zona barruko jokalariak, azaldu ezkero, beren mate eta erakustaldi fisikoengatik gogoratu ohi dira.

Hala ere, saskibaloian zona barruan teknika paregabe eta elegantzia handiko jokalari bat ikustea baina gauza gozagarririk ote dagoen dudatan ari naiz. Kanastatik gertu jolasten duten jokalariek, defentsa beti kontaktuan eta pega-pega eginda edukitzen dute. Horregatik, hain gorputz handiko jokalari batek mugimendu arin eta lirain batekin defentsa gogor horiek puskatzea ez da erraza izaten.

Badira, ordea, abilidade hau duten hainbat jokalari. ACB-n azken urteotan pasa diren mota honetako jokalari esanguratsuenak Luis Scola eta Tiago Splitter lirateke. David Doblas bera ere, iaioa da zona barruko mugimendu hauetan.

Hala ere, seguraski, saskibaloiaren historian izan den pibot azkar, arin eta finena Hakeem Olajuwon izan daiteke. Gaurkoan ekarri dizuedan bideo honetan, bere NBA-ko karreran egin zituen jokaldi onenak daude. Bideoaren hasieran bere hasierako urteetan utzitako mate, tapoi eta erakustaldi fisikoak ikus ditzakegu, baina aurrera doan ahala, bere karrera amaierarako ikasi eta erabiltzen zituen mugimenduak azalduko zaizkigu. 10 minutuko iraupena du, baina merezi du denbora pixkat artu eta gozatzea.

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...