martes, 5 de abril de 2011

UConn garaile!!!


Butler taldea berriro ere txapelketa irabaztearen atarian geratu da. Lehengo urtean Duke Blue Devils izan zen moduan, aurten Connecticut Huskies izan da miraria apurtu duena.

Hala ere, aurtengo finala ez da lehengo urtekoa bezain ikusgarria izan. Butler taldeak oso portzentai txarrak izan ditu partida osoan zehar eta UConn 53-41 gailendu da uste baino erraztasun handiagoarekin. Hasiera batean partiduko izarrak izatea espero zirenek ez dute beren eguna izan eta ezustekoan Alex Oriakhi izan da partiduko jokalari onena bere 11 puntu, 11 errebote eta 4 txapelei esker.

Kemba Walker, UConn taldeko izarrak, 16 puntu eta 9 errebote lortu ditu, baina portzentai txarrekin (5-19). Hala ere, txapelketa guztian erakutsitako mailari esker, txapelketako jokalari onena izendatu dute. Honi esker, jokalari ikusgarri hau, NBA-ko draft-ean nahiko postu aurreratu batean ikustea espero da, gutxienez aurreneko 10en artean.

Butler-eko jokalariei dagokienez, Shelvin Mack eta Matt Howard-ek ez dute bere eguna izan. Portzentai txarrak izan dituzte biek: 4-15 Mack-ek eta 1-13 Howard-ek. Honen bestez, aurten ere, txapela lortzeko puntu-puntuan izan dira, baina ezin izan dute lortu. Gainera, datorren urtean berriro aurrean ibiltzea ia ezinezkoa izango du unibertsitate txiki honek, lehengo urtean Gordon Hayward galdu zuten antzera, aurten Mack eta Howard-en azken urtea izan baita.

Txapelketa bukatu da beraz, eta nahiz eta finala ez den uste bezain ona izan, txapelketa orokorrean oso oso maila onekoa izan da, izan duen maila ikusita. Eta orain beste urte bete itxoitera...

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...