domingo, 3 de abril de 2011

Connecticut Huskies beste finalista!!


UConn taldeak, Kentucky Wildcats-en aurka finalerako txartela lortu du bart gauean. Partida honetan, txapelketan bizirik geratzen ziren bi izar nagusiak jokatzen zuten aurrez aurre: Kemba Walker eta Brandon Knight. 

Bi jokalariak baseak izanik, elkar defenditu behar zuten. Nahiz eta partida aurrenekoarentzat izan 56-55 emaitzarekin, bi jokalariek izugarrizko partida jokatu dute. 18 puntu, 6 errebote eta 7 asistentzia Walkerrek eta 17 puntu, 8 errebote eta 5 asistenzia Knight-ek. Ziur biek NBA-ko draft-ean posizio ona lortuko dutela.

Hemen uzten dizkizuet partidaren laburpena eta jokalari bakoitzaren aurtengo jokaldi onenen bideoak:





No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...