viernes, 26 de noviembre de 2010

Historia: "Dios disfrazado de jugador de baloncesto"

Aurreko sarrera batean, Michael Jordan-ek Utah Jazz-en aurka sartutako kanasta gogoratu genuen. Sarrera hartan Antoni Daimiel komentaristak esaldi bat esan zuen: "Dios volvió a disfrazarse de jugador de baloncesto".

Esaldi honen arrazoia kanasta hura baina 12 urte lehenago izan zen gertakari batean dago. 1986-ko apirilaren 20an Boston Celtics eta Chicago Bulls-ek playoff-etako bigarren partidua zuten jokoan. Garai hartan Boston Celtics NBA-ko talderik indartsuena zen. Dennis Johnson, Dany Ainge, Larry Bird, Robert Parish eta Kevin McHale-k osatzen zuten taldea benetan beldurgarria zen.

Erronda hartako aurreneko partidan Boston-ek bere legea ezarri eta Chicago erraz gainditu zuen. Bigarren partidu horretan ordea, gauzak ez ziren hain errazak izango. Michael Jordan-ek egundoko erakustaldia eman zuen, 63 puntu lortu eta playoff-etako marka berria ezarriaz.

Nahiz eta partidua bi luzapenen ondoren erabaki zen, Boston izan zen garaile, 135-131 emaitzarekin. Hala ere, Michael Jordan-ek, 23 urte besterik ez zituela, urrengo urteetako erregea nor izango zen adierazi zuen bere erakustaldiarekin. Bere estadistikak: 63 puntu (22-41), 5 reb, 6 asis, 3 rob, 2 tap. Guzti hau, Dennis Johnson, NBA-ko defendatzaile onena, bere aurrean zuela.

Partiduaren amaieran, Larry Bird handiak historiarako esaldi bat bota zuen: "hoy he visto a Dios disfrazado de jugador de baloncesto".


No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...