Esan nizuen bezala, blog-a saskibaloi ariketak igotzeko ere erabiliko dugu. Zuetako batzuk entrenatzaile zaretenez, ariketa hauek ongi etorriko zaizkizuelakoan nago. Gehienbat minibasketerako ariketak igoko ditut blogera.
Gogoan izan, minibasketean egiten diren ariketak, gehienbat jokuak izatea komeni dela. Gure helburu nagusia, entrenatzaile bezala, umeei kirolaren praktika atsegina izatea da eta horretarako gure baliabide nagusia jokuak izan behar du.
Gaurkoan minibasketerako joku horietako bat ekarri dizuet; "Ibaia gurutzatu". Nahiko sinplea da, eta agian ezagutuko duzue, baina joango naiz joku gehiago igotzen.

Jokalari bakoitzak, baloi bat botatzen duen bitartean, kanpo erdia gurutzatzea da jokuaren helburua. Horretarako, kanpo erdiko marra gainean bakarrik ibili daitekeen defendatzaile bat gainditu beharko dute. Defendatzaileak jokalariren bat ikutzen duen momentuan, azken hau kanpo erdian kokatzen da.
Aldagaiak:
-Bidean zehar oztopoak jarri, jokalariek baloia begira ez dezaten.
-Boteko eskuaren aldaketa
-Defentsak baloia bai/ez.
Oharra: gogoratu ariketa joku moduan azaltzea oso garrantzitsua dela. Horretarako, entrenatzaileak narratzaile papera bete behar du. Zelaia ibai bat da, non kokodrilo bat dagoen eta guk kokodriloa gainditu behar dugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario