Edozein kiroletan, gogo eta intentsitatearekin jokatzeak izugarrizko garrantzia du, askotan, intentsitate hau jokalari baten gabezia tekniko eta fisikoak ezkutatzera iritsi daitekeelarik. Honen bi adibide garbi, Fernando San Emeterio eta Felipe Reyes dira.
San Emeterio ez da jokalari azkarrena, ez du fisiko onena, ez da jaurtitzaile peto bat, ez da saskiratzaile onena, ez da defendatzaile bat... baina denetik egiten du, eta ondo gainera. Momentu honetan ACB-ko jokalari onenetakoa da dudarik gabe.
Felipe Reyes-en momentu onenak, ordea, pasa direlakoan nago, baina, nire ustez, azken hamar urteotako ACB-ko jokalari onenetakoa izan da. Bere posiziorako nahiko txikia izanik (2.03 m), inoiz izan den erreboteatzailerik onenetakoa dugu.
Zein da bi jokalari hauen sekretua? Ba esan bezala, gogoa, intentsitatea, garra eta kemena. Taktikoki oso ondo mugitzen diren jokalariak dira, momentu bakoitzean non egon eta zer egin behar duten dakiten horietakoak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario