domingo, 28 de noviembre de 2010

STL-Easo 95 Haritza (58-66)

Larunbat honetan, Easo 95 Haritzaren kontrako partida 58-66 galdu dugu. Hala ere, nik behintzat oso gustura bukatu nuen taldeak erakutsitako jarrera eta joko mailarengatik.

Partidua oso maila ona emanez hasi genuen eta kantxa osoan egindako presioari esker, aurreneko laurdena 16-11 bukatu genuen. Bigarren laurdenean, ordea, aurreneko zortzi minutuetan 5 puntu besterik ez genituen lortu eta 5-11-ko partzial bat jaso genuen. Hala ere, laurdeneko azken bi minutuetan 9-0 partzial bati esker markagailuari buelta eman eta atsedenaldira 6 puntuko abantailarekin joan ginen.

Bigarren zatian, ordea, Easo-k defentsa indibiduala aldatu eta 1-3-1 zona bat ezarri zuen. Defentsa hau nahiko ondo atakatzeko gai izan ginen, baina, azken laurdeneko azken bi minuetuen jaso genuen partzial batek partida kanpoko taldearen alde jarri zuen.
Laurdenak; 16-11, 14-13, 19-24, 9-14

Ondo egindakoak:
-Erakutsitako jarrera oso positiboa izan zen.
-Sei jokalari bakarrik izanda, defentsa indibidual eta presioak egiteko gai izan ginen.
-Zona oso itxi batekin bakarrik lortu zuten guri irabaztea.

Hobetu beharrekoak:
-Jokalari gutxi garenez, falta inozo guztiak ekiditea lortu behar dugu.
-Defentsan, laguntzak eta errebotea hobetu behar ditugu.
-Blokeo zuzenen defentsa hobetu behar dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...