Izena: Kyle Singler
Jaiotze data: 1988/05/04 (22 urte)
Lekua: Medford, Oregon (EEUU)
Posizioa: Aleroa
Altuera: 203 zm
Taldea: Duke Blue Devils (NCAA)

Medford-en jaiotako jokalari hau Estatu Batuetako unibertsitateko jokalari onenetakoa da. NCAA ligan jokatzen du Duke-eko Blue Devils taldean. Denboraldi hau izango da bere azken urtea liga honetan eta datorren urteko NBA-ko draft-ean posizio altuenetan kokatu dute adituek.
2.03 m neurtzen dituen alero honek saskiratzeak lortzeko izugarrizko gaitasuna du, bai sarrera eta bai kanpoko jaurtiketa bidez. Honez gain, erreboterako gaitasun handia eta defentsan sakrifikatzeko ahalmena du. Tiro mekanika oso ona duen jokalari fina da.
Pasa den denboraldian, bere taldeak NCAA-ko txapelketa irabaztea lortu zuen finalean Butler unibertsitatea gaindituta. Jon Scheyer eta Kyle Singler izan ziren talde txapelduneko jokalari onenak. Kyle Singler txapelketa eta finaleko MVP izendatu zuten.
Nahiz eta aurtengo draf-ean izena emanda zuen, azken momentuan zerrendatik ezabatu zuen bere burua, Duke-kin beste urte bete jolastu ahal izateko. Aurten, berriz ere, NCAA-ko txapelketa irabazteko faborito da bere taldea.
Estadistikak:
-2007-2008: 13.3 pt, 5.8 reb, 1.4 asist,
-2008-2009: 16.5 pt, 7.7 reb, 2.4 asist,
-2009-2010: 17.7 pt, 7.0 reb, 2.4 asist,
No hay comentarios:
Publicar un comentario