lunes, 15 de noviembre de 2010

Teknika Indibiduala: Manu Ginobili


Teknika indibiduala oso garrantzitsua da saskibaloian. Jokuko momentu konkretu bakoitzean sortzen diren arazoei erantzun egokiena ematen laguntzen digu. Teknika indibiduala, nahiz eta jende askok kontrakoa uste, urtetik urtera hobetu daiteke, ez gaztaroan bakarrik. Gainera, kualitate fisikoak ez bezela, teknika ez da inoiz galtzen.

Esandakoa egiaztatzeko, Manu Ginobiliren bideo bat ekarri dizuet. Bideo honetan, mugimendu tekniko berdina azaltzen da bere karrerako bi momentu ezberdinetan. Bi momentu hauen artean 10 urteko aldea dago; aurrenekoa Kinder Bolonian jokatzen zuen garaikoa da, bigarrena berriz, San Antonio Spurs-en partidu batekoa. Ikusiko duzuenez, bi momentuen artean ez da teknika galerarik antzematen, justu kontrakoa baizik. Beste gauza baten galera bai nabari dela... jejeje...ikusiko duzue.

Ginobili Argentinako historiako saskibaloi jokalari garrantzitsuena da. Bere jokua, teknika indibidual paregabe batean oinarritzen du. Tiro bikaina, kanastara sartzeko gaitasuna, defentsa... NBA-ko hiru txapelketa (2002, 2005, 2007), Euroliga (2001), Italiako Liga (2001) eta Italiako kopa (2001, 2002) irabazi ditu bere klubekin. Argentinako selekzioarekin Olinpiadak (2004) eta munduko txapelketako bigarren postua (2002) lortu ditu.





No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...