Izena: Jaime Fernandez
Jaiotze data: 1993/06/04
Lekua: Madrid
Posizioa: Basea
Altuera: 186 zm
Taldea: Estudiantes (ACB)
Jaime Fernandez 1993-ko Espainiako jokalari onenetakoa dugu. Dagoeneko ACB-n debutatu du Estudiantes taldearekin, junior mailan bere bigarren urtea duelarik. Pasa den urteko udaran, Espainiako selekzioarekin Europako sub16 txapelketa irabazi zuen, semifinalean eta finalean 20 puntu sartuta. Garaipen hau historikoa izan zen, aurretik 1990-ko generazioak, Ricky Rubio gidari zuela, bakarrik irabazi baitzuen txapelketa hau.
Aurten ACB-ko ezusteko handietako bat bihurtzen ari da, bere lotsagabekeri eta kalitateari esker. Datorren urteetan jarraitu beharreko jokalaria izango da dudarik gabe.
No hay comentarios:
Publicar un comentario