Blog-aren sekzio berri honetan, interneten aurki ditzakegun saskibaloiari buruzko webgune eta aldizkari interesgarriak errepasatuko ditugu. Gaurkoan, FADEAWAY aldizkaria ezagutuko dugu:

Aldizkari hau, aste honetan bertan sortu da. Aldizkari online bat izango da, beraz, ez da paperean argitaratuko. Gainontzeko aldizkariekin duen diferentzia nagusia, kolaboratiboa izatea da. Facebook, twitter eta email-ak bezalako tresnen bitartez, irakurleen iritzi, iradokizun eta kexak jasotzeko asmoa du, denen artean aldizkari hobea izan dadin egunero. Hasiera batean, beraz, proiektu interesgarria dirudi. Ikusi egin beharko da, nola eboluzionatzen duen.
Saskibaloi munduko kategoria gehienei buruz hitz egingo digu aldizkari honek: ACB, NBA, NCAA, Liga Femenina, Series Colegiales... Aste honetan aurkeztutako 0.zenbakiak Ray Allen, Elena Taurasi, Kemba Walker eta beste protagonista asko ditu. Ea gustatzen zaizuen!
Ah, eta ahaztu gabe; guztiz doakoa da!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario