domingo, 3 de abril de 2011

Butler Berriro!!!!

Butler Bulldogs taldeak bigarren urtez jarraian NCAA-ko txapelketako finalean sartzea lortu du. Lehengo urtean pasa zen bezala, ezustekoan sailkatu dira. Ezusteko hau are handiagoa izan da, aurtengo udaran, beren izarra zen Gordon Hayward galdu baitzuten.

Hala ere, lehengo urtetik hona aurrerapausu nabaria eman duten Shelvin Mack eta Matt Howard-i esker, final handira sailkatzea lortu dute. Ea zer gertatzen den astelehen gauean!!!

miércoles, 2 de marzo de 2011

Webguneak: Fadeaway

Blog-aren sekzio berri honetan, interneten aurki ditzakegun saskibaloiari buruzko webgune eta aldizkari interesgarriak errepasatuko ditugu. Gaurkoan, FADEAWAY aldizkaria ezagutuko dugu:

Aldizkari hau, aste honetan bertan sortu da. Aldizkari online bat izango da, beraz, ez da paperean argitaratuko. Gainontzeko aldizkariekin duen diferentzia nagusia, kolaboratiboa izatea da. Facebook, twitter eta email-ak bezalako tresnen bitartez, irakurleen iritzi, iradokizun eta kexak jasotzeko asmoa du, denen artean aldizkari hobea izan dadin egunero. Hasiera batean, beraz, proiektu interesgarria dirudi. Ikusi egin beharko da, nola eboluzionatzen duen.

Saskibaloi munduko kategoria gehienei buruz hitz egingo digu aldizkari honek: ACB, NBA, NCAA, Liga Femenina, Series Colegiales... Aste honetan aurkeztutako 0.zenbakiak Ray Allen, Elena Taurasi, Kemba Walker eta beste protagonista asko ditu. Ea gustatzen zaizuen!

Ah, eta ahaztu gabe; guztiz doakoa da!!!

martes, 1 de marzo de 2011

Etorkizuna: Jimmer Fredette

Izena: Jimmer Fredette
Jaiotze data: 1989/02/25
Lekua: Glens Falls, New York, EEUU
Posizioa: Basea
Altuera: 188 zm
Taldea: Brigham Young Cougars (BYU), NCAA

Jimmer Fredette, aurtengo NCAA txapelketako saskiratzaile nagusia dugu. Partidako 27,3 puntu sartzen ari da sekulako erakustaldiak emanaz. Adituek datorren urteko NBA-ko draft-eko 10 onenen artean kokatzen dute.

Antolatzaile bezala jolastuen duen 1,88 metroko jokalari honek hiruko jaurtiketa bikaina eta kanastara sartzeko izugarrizko abilezia du. Jokalari fisiko eta potentea da, baina ez du teknika falta.

Brigham Young Cougars (BYU) taldean jokatzen du eta oraintxe bertan Mountain West taldeko aurrenak dira 27 partida irabazi eta 2 soilik galduta. Horrela jarraitu ezkero, ez dute arazorik izango martxo amaieran ospatzen den playoff-ean sartzeko.

Fredette saskiratzaile bortitza dugu, baina onez gain, portzentai onak mantentzen ditu; aurten %45,6 bikoetan, %41,4 hirukoetan eta %89,4 tiro libreetan. Bere zenbaki onengatik, EEUU selekzioaren aurreneko deialdian sartzea lortu zuen, eta aste batzuetan zehar, 2010 ospatu zen Mundialeko garaileekin (Kevin Durant, Derrick Rose, Rajon Rondo, Russell Westbrock...) entrenatu ahal izan zuen.

Estadistikak:
-2007-2008: 7.0 pt, 1.1 reb, 1.7 asist,
-2008-2009: 16.2 pt, 3.0 reb, 4.1 asist,
-2009-2010: 22.1 pt, 3.1 reb, 4.7 asist,
-2010-2011: 27.3 pt, 3.4 reb, 4.3 asist,





miércoles, 19 de enero de 2011

Historia: 13 puntu 35 segundutan

Gaurkoan NBA-ko historian gertatutako gauza harrigarrienetako bat ekarri dizuet. Gertakari honen protagonista: Tracy McGrady. Nahiz eta lesioen eraginez ezin izan duen karrera izugarri bat egin, duela 6-8 urte NBA-ko izar nagusietako bat zen McGrady.

Orlando Magic-en igaro zuen azken urtean ligako saskiratzaile onena izan zen, eta Houston Rockets-en Yao Ming-ekin batera mendebaldeko talderik onenetako bat izatea lortu zuten pare bat urtetan zehar.

2004-ko abenduak 9an Houston Rockets-San Antonio Spurs partida jokatu zen. Azken minutuan San Antonio-k 10 puntuko abantaila zuen, baina Tracy McGrady izarra agertu zen partiduari buelta emateko. Gainera ez da ahaztu behar, bere gainean, Bruce Bowen, NBA-ko defendatzailerik onena zuela. Onena bideoa ikustea izango duzue...

sábado, 15 de enero de 2011

Lizeotarrak-STL (26-36)

Lizeoko bi taldeen arteko derbia jokatu genuen atzo. Irabaztea lortu genuen, baina, lortutako emaitzarekin ezin inork kontentu geratu. Aurreko astean 101 puntu sartu ondoren 36 bakarrik lortzeak ez gintuen guztiz asetu.

Partidua nahiko itsusia izan zen, bi taldeok erabili genituen zonako defentsengatik. Bi taldeek erakutsi zuten irabazteko gogo eta grina kritika ezina da, baina, saskibaloian gustagarriena saskiratzeak lortzea izanik, atzoko emaitzarekin ezin gustura geratu.

Bestale, kantxan ikusi zen giroa polita izan zen. Bi taldeen arteko harreman ona eta lagun giroa zen nagusi.

Gure aldetik, emaitza honi esker taldeko 3. postua lortu dugu. Honela, urrengo faseko bigarren talde onenean sartzea lortu dugu. Zorionak!!

Partidu amaieran ateratako argazkiak igo ditut. Nahiko kalitate txarrekoak dira, beraz, argazkilaria ikusten dugunean gogorarazi beharko diogu, ezta julen?



viernes, 14 de enero de 2011

Historia: Gonzalo Martinez-en hirukoa

Gaurko derbia dela eta, duela lau denboraldi, Real Madrid eta Estudiantes-en artekoan gertatu zena gogoratuko dugu. Partidu oso berdindua izan zen, azken 25 segundutara 84-85 Real Madrid-en alde iritsi zirelarik.

Estudiantes-ek zuen baloia eta 9 segunduren faltan Gonzalo Martinez, ACB-ko jokalari txikienak, hirukoa sartu zuen. Ondoren, Real Madrid-ek, Kareem Tunceri-ren bitartez partidua irabazteko aukera izan zuen, baina hirukoa ez zen sartu. Azkenean 87-85.

Gaurko gure derbiak horrelako amaiera izango ote du? Hala bada, gure alde izan dadila...

sábado, 8 de enero de 2011

STL-Easo 96 Amara (101-18)

Oporrotatik bueltan jolastutako aurreneko partidu honetan, arazo gabe lortu dugu garaipena Easo 96 Amara taldearen aurka. Jende falta eta gaixotasunak izan direla eta, opor luze hauetan ezin dugu behar bezala entrenatzerik izan, baina partidu oso ona jokatzeko gai izan gara.

Defentsa nahiko ona egin ondoren eta lortutako erasoko erreboteei esker, aurreneko laurdenetik markagailuan alde egitea lortu dugu, 24-2-ko partziala lortuz. Partiduak aurrera segi ahala, gure abantailak handitzen jarraitu du. Bigarren zatia 44-8 hasi dugu eta gure buruari 100 puntutara iristea proposatu diogu. Eta baita lortu ere!!! Bukaeran 101-18.

Partzialak; 24-2, 20-6, 29-4, 28-6.

Zorionak!!!
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...