Blog-eko sekzio berria dugu Clinic. Bertan, bideoen bitartez, goi mailako entrenatzaileen iritzi eta lan metodologiak ikusiko ditugu. Aurreneko kasu honetan Real Madrid-eko entrenatzaile den Ettore Messina dugu protagonista.
Messina, azken hamar urteotako Europako entrenatzaile garrantzitsuenetako bat da. Virtus Bolonia, Benetton Treviso, CSKA, Real Madrid eta Italiako Selekzioa entrenatu ditu bere karreran zehar. Talde hauekin, 4 Euroliga (1998, 2001, 2006, 2008), Saporta kopa (1990) eta Europako txapelketako zilarrezko domina (1997) irabazi ditu.
Gaurkoan ekarri dizuedan entrebista honetan formakuntzako saskibaloiari buruz hitz egiten du. Oso entrebista interesgarria da entrenatzaile garenontzat.
No hay comentarios:
Publicar un comentario