domingo, 21 de noviembre de 2010

Etorkizuna_Devon van Oostrum

Izena: Devon van Oostrum
Jaiotze data: 1993/01/24 (17 urte)
Lekua: Groningen (Holanda)
Posizioa: Basea
Altuera: 189 zm
Taldea: Fundación Baskonia (1º Nacional)

Nahiz eta Groningen-en jaio, Bretaña Handiko nazionalidadea duen jokalari hau Europako gazte onenetakoa dugu. Baskoniak duela 2 urte fitxatu zuen eta gaur egun 1º Nazional-eko Fundación Baskonia taldean jokatzen du.

17 urte besterik ez dituen jokalari honek, Bretaña Handiko selekzio absolutuarekin debutatu zuen pasa den udan Dinamarkaren aurkako partida batean. Honez gain, Caja Laboral Baskoniarekin ere, entrenamentu eta lagun arteko partida batzuetan parte hartu du.

Benetan jokalari ikusgarria da eta adituek hemendik 5 urterako NBA-ko draft-ean aurreneko 5 postuetan kokatzen dute; bere eboluzioa jarraitu beharko da ordea.

Pasa den larunbatean, Tolosaren aurka partida bat jokatu zuen Usabal kiroldegian. Nik ez nuen partidu hura ikusteko aukerarik izan, baina ekipoko lagunek esan didatenez, izugarrizko erakustaldia eman omen zuen. Donostia inguruan jokatuko duen urrengo partidura etorri nahi baduzue, antolatu dezakegu. Aukera ona izango da Europako gazte onenetako bat gertutik ikusteko. Nik behintzat ez dut galduko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...