Denboraldiko bigarren porrota jaso genuen atzo Easo 96 Urkitza-ren aurka. Nahiko partida txarra jokatu genuen eta etxetik kanpo, etxean bezain ondo ibiltzen ez garela baieztatu zuen.
Aurreko asteko partidan bezala, partiduan sartzea kosta egin zitzaigun eta 6-0 partzial bat jaso genuen aurreneko lau minututan. Ondoren, nahiz eta pixkat hobetu genuen, bigarren laurdeneko erdialdean hamar puntuz galtzen gindoazen.
Momentu honetan, partidari buelta ematea lortu genion 2-18-ko partzial bat lortuz. Gauzak oso ondo egiten ari ginen momentu honetan, bai erasoan eta bai defentsan. Hirugarren laurdeneko bostgarren minututik aurrera, ordea, guztiz aldatu zen gure jokoa eta 20-2-ko partzial bat jaso genuen laugarren laurdenean 12 puntugatik galtzen sartuz.
Azkeneko laurdenean, berriz ere, partidari buelta ematea lortu genion gure jarrera eta tentsioa guztiz aldatu ondoren. Partida amaitzeko 20 segundu falta zirela, markagailuan aurretik jartzea lortu genuen, baina, nahiko suerte gutxi eduki genuen azken jokaldi batean, kontrako bi jaurtiketa libreren erruz, partida 51-50 bukatu zen.
Laurdenak; 11-7, 8-10, 20-10, 12-23
Animo eta urrengo partiduan irabaztera!
Ondo egindakoak:
-Gauzak gaizki doazenean partidari buelta emateko gaitasuna erakutsi genuen (oso garrantzitsua)
Hobetu beharrekoak:
-Defentsako errebote gehiegi hartu zizkiguten, bigarren aukera asko eskeiniz.
-Ezin dizkigute horren partzial handiak sartu.
-Baloi gehiegi galdu genituen. Horietatik asko egiazko presiorik jaso gabe.
No hay comentarios:
Publicar un comentario