viernes, 12 de noviembre de 2010

Marcelinho Bideoak

Sito Alonsok aurreko artikuluan esaten diguna ilustratzeko bideo hauek ekartzen dizkizuet. Aurrenekoan Bizkaia Bilbao Basket-en egon zen urteko laburpen bat ikus dezakegu. Urte ahaztezin horretan, ACB-ko antolatzailerik onenaren saria irabazi eta bere taldea playoff-etarako sailkatzea lortu zuen. Bigarrenen bideoan pasa den denboraldian Baskonian egindako jokaldi ikusgarrienetakoak agertzen zaizkigu.

Gogoratu bideo hauetan agertzen dena jokaldi isolatuak direla eta Marcelinhoren maila ez digutela bere osotasunean erakusten. Horretarako, bere partiduak ikusi!!!




No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...