sábado, 13 de noviembre de 2010

STL-Aldapeta (65-37)

Denboraldiko laugarren garaipena lortu dugu gaur, berriz ere partidu on bat jolastu ondoren. Garaipen berri honi esker sailkapeneko bigarren postuan mantentzea lortuko dugu, honek urrengo ligaxkara begira duen garrantziarekin.

Nahiz eta partidua pixkat lokartuta hasi dugun, bigarren laurdenean buelta ematea lortu eta atsedenaldira 33-23-ko emaitzarekin joan gara. Bigarren zatian defentsan hobeto aritu gara, laguntza onak emanez eta errebotea nahiko ondo itxiaz. Gero, kontraerasoa ondo egiteko gai izan gara partzial onak lortuz. Esan bezala, azkenean 65-37.
Laurdenak; 15-15, 18-8, 20-6, 12-8

Zorionak!!

Ondo egindakoak:
-Oso ondo antolatu ditugu kontraerasoak, puntu asko era honetan lortuz.
-Erasoan denok lagundu dugu, denok sortu dugu arriskua.

Hobetu beharrekoak:
-Falta gehiegi egiten ditugu. Laurden bakarrean lortu dugu bonusean ez sartzea.
-Nahiz eta bigarren zatian hobetu dugun, laguntza hobeak eman behar ditugu.


No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...