miércoles, 8 de diciembre de 2010

Auto-entrenamendua

Saskibaloiak talde joko bat da; partidu batean hamar jokalarik bostnakako taldeetan elkarren aurka jokatzen dute. Hala ere, kirol hau beste modu askotara praktikatu daiteke eta hau da bere abantaila nagusienetako bat. Talde bakoitzean bost baina jokalari gutxiago direlarik ere, partiduak jokatzen jarraitu daiteke. 4x4, 3x3 eta 2x2-ko norgehiagokak partidu ofizialak bezain interesgarriak izan daitezke. Bi pertsonak bakarrik ere, arazorik gabe joka dezakete saskibaloi partida bat, 1x1 partiduak kirol honetako ariketa dibertigarrienetarikoak direlarik.

Guzti honek saskibaloia irakatsi eta ikasteko aukera pila ematen ditu eta entrenatzaile batek dituen jokalari kopurua edozein delarik ere, kalitate oso oneko entrenamenduak planteatu daitezke.

Hala ere, bada gutxiago ezagutu eta baloratzen den, saskibaloia praktikatzeko beste modu bat: bakarkako entrenamendua. Kirol honek oinarrizko hiru elementu behar ditu jokatu ahal izateko: baloia, saskia eta jokalaria. Besterik ez da behar.

Horregatik, bakarkako entrenamentua oso baliagarria izan daiteke teknika indibiduala hobetzeko tresna bezala. Entrenamendu mota honek ez du denbora luzerik eskatzen; 30 eta 60 minutu bitarteko saio batek, ariketa aerobiko gisa balio dezake. Gainera, bitartean, teknika hobetu dezakegula kontutan izan behar da.

Beraz, etxean sartuta eta telebista ikusten edo bideojokutan jolasten egon beharrean, hartu baloi bat eta joan zaitezte etxe ondoko kantxara tiro batzuk botatzera!!! Uste duzuena baina gehiago hobetuko duzue zuen jokua!!

Igo dudan bideo honetan Steve Nash-ek, bere burua entrenatzeko erabiltzen duen 20 minutuko saioa agertzen da. Bertan tiroa hobetzeko mugimenduak egiten ditu, baina gogoratu, sarrera, bote eta pase ariketak ere praktikatu daitezkeela bakarka.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...