Saskibaloi partida baten iraupena 40 minutukoa da. Denbora honen erdia, gutxi gora behera, aurkako taldeak izaten du. Beraz, gure taldeak baloia 20 minututan zehar edukiko du partidu batean.
Taldean 8 jokalari bagina eta denok denbora kopuru berdina jokatuko bagenu, jokalari bakoitzak partidu oso batean zehar, baloia bere eskuetan 2,5 minututan bakarrik izango lukeela konturatzen gara.
Horregatik, entrenatzaileok, jokalariei baloirik gabeko jokua irakasten saiatu behar dugu, azken finean, partidu bateko denbora gehiena honetan pasako baitugu. Entrenamendu batetako ariketa gehienak, ordea, baloiarekin jokatzen irakasten digute: sarrerak, tiroa, 1c1, bote ariketak...
Ondorioz, gogoan izan, saskibaloia ez dela baloia eta kanastaren jokua bakarrik, saskibaloia erritmo aldaketen eta espazioen jokua ere ba da!
No hay comentarios:
Publicar un comentario