Donostiako Gipuzkoa Basket kluba 2001. urtean sortu zen, instituzio publiko eta Miguel Santos-en eskutik. Klub-aren asmoa, Askatuak klubak, diru falta zela eta, Gipuzkoa eta Donostiako goi mailako saskibaloian utzitako zuloa betetzea zen.
Patrozinatzaile bezala Datac informatika denda katea zuela, 2001-02 denboraldia LEB-2 mailan eman zuen. Denboraldia 11. postuan amaitu zuten, baina, arazo ekonomikoak zirela eta, urrengo bi urtetan klubak ez zuen talderik atera.
2004-05 denboraldian Bruesa patrozinadore sartu zen eta klubak berriro ere LEB-2 mailan taldea atera ahal izan zuen. Nahiz eta denboraldia 2. postuan amaitu, igoerarako Playoff-ean La Laguna-ren aurka galdu eta ezin izan zen LEB-erako txartela eskuratu. Denboraldi amaieran, ordea, klubak igoera postua erosi zion Algeciras taldeari eta 2005-06 denboraldian LEB ligan egotea lortu zuen.
Urte horretan Bruesa GBC mailako talde onenetakoa izan zen liga 5. postuan bukatu eta denboraldia hasieran ezinezkotzat jotzen zen Playoff-eko postua lortu zen. Taldeak joku eta konfiantza maila handiarekin bukatu zuen liga eta Playoff-eko aurreneko bi kanporaketak 3-0 irabazi zituen Drac Inca eta CB León-en aurka. Azken honen aurkako kanporaketa Jose Antonio Gasca pabiloian erabaki zen luzapen baten ondoren. Honela, Gipuzkoa Basket klubak ACB-rako txartela lortu zuen. Honen ondoren, Polaris Murcia-ren aurka LEB-eko finala jokatu eta irabazi ondoren maila honetako txapeldun bihurtu zen.
Gipuzkoa Basket klubak sortu eta sei urtetan ACB-ra igotzea lortu zuen, benetan gauza izugarria. Hemen duzue ACB-ra igo zeneko bideo bat.
No hay comentarios:
Publicar un comentario